header1

(2010/03/6-7) EUSKAL HERRIKO JUNIOR-PROMESA ETA ABSOLUTO TXAPELKETA (Fadura)

Asteburu honetan, Euskalherriko junior, promesa eta absoluto txapelketa ospatu ziren Faduran.

Txapelketa honetara gure taldeko 3 igerilari junior joan ziren; Pablo Cazalis, Aitor Hernandez eta Maria Cazalis.

Pablo Cazalis igerilari juniorrak zilarrezko 3 domina lortu zituen absoluto mailan. Lehenengoa 100 libre estiloan atera zuen 52.81 denborarekin. Proba hau Mikel Bildosolak  irabazi zuen 51.75 denborarekin. Beste zilarrezko domina 50m tximeleta estiloan izan zen 26.35 denborarekin, eta irabazlea Mikel Peñagarikano izan zen. Azkeneko domina 50m libre estiloan atera zuen 24.18 denborarekin. Proba honetan ere Mikel Bildosola izan zen garaile( 23.64). Pablorentza txapelketa hau, testa ona izan zen hemendik 2 astetara ospatuko diren estatu mailako txapelketarako.

Bestalde, Aitor Hernandez juniorrrak 100 eta 200 bizkar estiloan parte hartu zuen. 200 metrotan txukun igeri egin eta gero, 2.19.93 denboran geratu zuen kronoa (lehen 2.22)  eta bizkar estiloa berea dela nabarmendu zuen. Zoritxarrez, 100 bizkar estiloan epaileek deskalifikatu egin zuten.

Maria Cazalis juniorra, abduktoreetatik lesionatuta joan behar izan zuen txapeketara, eta 50 eta 100. libre eta 50m tximeleta  probeetan igeri egin zuen. Pentsatzen genuen bezala, denborak kaxkarrak izan ziren Mariarentzat eta ezin izan zuen bere denboretan ibiltzerik izan.

 

 


Artxiboen deskarga

Erabiltzaile konektatuak

Orain 78 bisitari On line

Estatistika

mod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_countermod_vvisit_counter
mod_vvisit_counterHoy159
mod_vvisit_counterAyer247
mod_vvisit_counterEsta semana628
mod_vvisit_counterSemana pasada1620
mod_vvisit_counterEste mes1542
mod_vvisit_counterMes pasado8330
mod_vvisit_counterVisitas totales108013