(2010/02/21) JULEN ZUBIAURRE ZILARREZKO DOMINA KUTXA SARIKO FINALEAN
Asteburu honetan Legazpiako igerileku Kutxa sariko finalaren eszenatokia izan zen. Final honetarako taldeko hamabi igerilari sailkatuak ziren joan zen asteburuan.
Domina irabazi zuen igerilari bakarra, Julen Zubiaurre izan zen 50m bular estiloan (42.21). Proba honetan lehenengo postuan Jon Azpiazu (Izarraitz) izan zen eta 2. Unai Elissalt (Oarsoaldea) (43.10) denborarekin.
Taldeko gainontzeko igerilariak ez ziren batere gaizki aritu, honela, Garbiñe Rodriguez igerilari infantilak 4. izatea lortu zuen (43.08) denoborarekin 50m bular estiloko A finalean. Proba honetan garailea Nora Varela (Urbat) izan zen 37.69 denbora ikusgarri batekin
Bestalde, 50m bular estiloan, Asier Etxabe 6. izan zen final azkar eta lehiatu batean. A finalean egon zen beste igerilari bat ere Inaxio Illarramendi izan zen 50m libre estiloan hain zuzen. Honek ere 6. postua lortu zuelarik.
Besteak beste,B finalean aritu ziren beste igerilari batzuk, honako emaitzak lortu zituzten: Garbiñe Oliden 7. postua lortu zuen (40.64) 50m bizkar estilon, Usoa Ostolaza (54.51) eta Nora Zabala (45.07) 2. eta 1. izan ziren 50m bular B final honetan.
Oro har, giro ederra bizi izan zen asteburu honetan eta maila handiko txapelketa ikusteko aukera izan genuen Legazpiko igerilekuan.

Getaria - Zarautz Trabesia
Artxiboen deskarga
Erabiltzaile konektatuak
Estatistika






![]() | Hoy | 162 |
![]() | Ayer | 247 |
![]() | Esta semana | 631 |
![]() | Semana pasada | 1620 |
![]() | Este mes | 1545 |
![]() | Mes pasado | 8330 |
![]() | Visitas totales | 108016 |






