(2010/01/28-31) MASTER - ESPAINIAKO "OPEN " TXAPELKETA - Castellón
Castellon-eko Igerileku Munizipalean, XV.eko Neguko Espainiako "OPEN " Master Txapelketa ospatu zen. Txapelketa honetan estatuko zein atzerritar 128 kirol erakundeek parte hartu zuten. Guztira 1218 partaide izan ziren (773 gizon eta 445 emakume).
Txapelketa honetan Zarautz Baleko 9 igerilariek hartu zuten parte ( 4 emakume eta 5 gizon). Emakumezkoetan: Eva Ugarte, Igone Ornes, Adriana Campoy eta Eneritz Garmendia eta gizonezkoetan Ramón Ugarte, Jesus Mª Garmendia, Jaime Ábalos, Manuel Aranguren eta Alex Zabala.

GUZTIRA 6 DOMINA: ZILARREZKO 2, BRONTZEZKO 3 ETA 4X50 LIBRE ERRELEBOAN BESTE BRONTZEZKO DOMINA
Zarautz Baleako igerilariak ez ziren esku-hutsik bueltatu txapelketatik eta guztira 6 domina lortu zituzten. Emakumezkoetan eta 45-49 urtekoetan: Eva Ugartek brontzezko bi domina lortu zituen; bata 200m libre proban (2.38.60) eta bestea 50m libreetan (32.41). Bestalde, Adriana Campoy igerilariak (35-39) zilarrezko domina lortu zuen 200m bular estiloan (3.10.05) eta gainontzeko probeetan 4.go postuak egin zituen ( 50 eta 100m bular estiloetan).
Gizonezkoek ere dominak atera zituzten. Esate baterako, Manuel Aranguren igerilariak (40-44) zilarrezko domina lortu zuen 200m estilo proban (2.36.44) eta Alex Zabalak (35-39) 200libre estiloan (2.06.85) ateratako brontzezko dominarekin konformatu behar izan zuen, beste probeetan podiumetik gertu ibili ondoren.
Eva Ugarte, Igone Ornes, Manuel Aranguren eta Alex Zabalak osatutako erreleboak brontzezko domina lortu zuen 4x50 libre Mixto (+160 urte) proban (1.57.33). Lehenengoa Real Canoe izan zen eta bigarrena C.N Sevilla taldea izan zen. Proba honetan domina ateratzeko, beste 25 talderen aurretik geratu behar izan zuten.

ZORIONAK GUZTIOI!!
Getaria - Zarautz Trabesia
Artxiboen deskarga
Erabiltzaile konektatuak
Estatistika






![]() | Hoy | 150 |
![]() | Ayer | 247 |
![]() | Esta semana | 619 |
![]() | Semana pasada | 1620 |
![]() | Este mes | 1533 |
![]() | Mes pasado | 8330 |
![]() | Visitas totales | 108004 |






